Joan edukira

Igogailuetarako laguntza teknikoa

Fabrikatzailearen laguntza zuzena, zure maniobraren eta botoi-panelen matxurak konpontzeko eta muntaketari edo parametroei buruzko zalantzak argitzeko.

+34 933 710 006

Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 17:00etara

Zer izan eskura deitzean

Datu hauekin, gure talde teknikoak askoz lehenago aurkitzen du matxura.

Maniobraren modeloa

Instalatuta duzun maniobra-koadroaren modeloa.

Eskaera-zenbakia edo serie-zenbakia

Zure ekipoa gure erregistroetan aurkitzeko.

Matxuraren kodea eta erregistroa

Maniobrak erakusten duen kodea eta matxura-historialak erregistratzen duena.

Solairua eta noranzkoa

Igogailua zer solairutan dagoen geldirik eta zer noranzkotan zihoan.

Dokumentazio teknikoa eta eskuliburuak

Gure maniobren eskuliburuak eta dokumentazio teknikoa gure bezeroei ematen dizkiegu, eskatuz gero. Eskatu itzazu Sail Teknikoan, modeloa eta eskaera-zenbakia adierazita.